Kanporaketan hiru partida jokatu beharko dituzte: lau t'erdikoa eskuz banaka, eskuaz banakakoa frontoi osoan, eta eskuz binaka. Horietako bi partida irabazten dituen elkartea hurrengo errondara pasako da.
oarsoaldea.hitza.eus/2018/12/04/euskal-herriko-pilota-txapelketa-markinan-hasiko-dute-eple-ko-pilotariek/

EPLEko pilotariak txapelketaren aurkezpenean. ARGAZKIA: Pilotabizi elkartea
Etxenagusia txapelketa
Etxenagusia Gomazko Paleta txapelketaren lehen aldia jokatu dute, bestalde, Perurena auzoko frontoian. Hamabi bikotek hartu dute parte azken horretan, EPLEko hiruk. Ubeda eta Zumeta izan dira garaileak, eta Salaberri eta Zubimendi bigarren sailkatu dira.
Gainontzeko emaitzei dagokienean, hemezortzi partida jokatu dituzte guztira asteburuan pilotari federatuek eta zortzi garaipen lortu dituzte. Emaitza guztiak,
hemen.