GAUR, ERRAKETISTAK, PILOTA EGOKITUA ETA JOAKIN ETXEBERRIA MEMORIALA. OARSOALDEKO HITZA.

24.07.2017 10:57

OARSOALDEKO HITZA

oarsoaldea.hitza.eus/2017/07/24/gaur-erraketisten-txanda/

Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan jarduera asko egiten ari dira madalenetan. Hilaren 22an, Jose Antonio Zuloaga Memorialaren barruko finalak jokatu zituzten; atzo, eskuzko profesionalen txanda izan zen; eta gaur arratsaldean, askotariko pilota lehiak ikusteko aukera izango da.
 
16:30ean hasiko dira gaurko partidak. Lehenik eta behin, Mindararen eskutik, kirol egokituko pilota partidak izango dira jokoan. Horien ondoren, erraketisten txanda, lehenik kiniela erako jokoa, eta ondoren bikoteen arteko partida.
 
Kinielan, euro baten truke, sei pilotariren artean lehena eta bigarrena nor izango asmatzeko aukera izango dute txartela hartzen dutenek. Behin kinielako lehia bukatuta, asmatzaileen artean Mahalaren saski bat zozkatuko dute. Honakoak dira pilotariak: Ane Thate (Plentzia), Miren Larrarte (Bidania-Goiatz), Susana Muneta (Legaria), Nagore Martin eta Maria Saez (Gasteiz), eta Amaia Araiztegi (Mallabia). Kinielaren ondoren, Martin-Saez eta Muneta-Araiztegi bikoteen arteko partida jokatuko dute.
 
Errakestisten erakustaldiak Raketistak Lehen eta Orain Kultur Elkarteak antolatu ditu. Erraketisten modalitatea berreskuratzeko lan handia egiten ari dira elkarteko kideak, eta partidak programatzeaz gain, emakume kirolari horien gaineko erakusketa herriz herri zabaltzen ari dira, eta gainera, udazkenerako erraketisten gaineko dokumentala egina izango dute.

Ikuskizun polita emango dute erraketistek gaur.

Asteburuko Kirol Agenda / Agenda Deportiva Errenteria :

 

 

 

 

 

" E.P.L.E. " ERRENTERIAKO PILOTAREN LAGUNEN ELKARTEA   es una Asociación creada con fecha 06-02-04 para fomentar y dinamizar el deporte de la pelota en Errenteria.
 
Momentu honetan Alkartasuna K.E., Ondarra K.K.E., Batzokiko K.T. eta EPLE K.K. pilota elkarteek osatzen dute. 
 
El Frontón " Agustina Otaola, Raketista Profesionala ", en Avda. Touring, es nuestra sede social.

 

Contacto

Eple Errenteria " Agustina Otaola, Raketista Profesionala " Udal Pilotalekua
Touring Etorbidea - Avda.Touring s/n 20100
Tel-Fax. 943-527161
Móvil 687 92 04 28
Whatsap 680 71 94 22
(astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 22:00etara)
Abuztuan jai / Agosto fiesta.
eple.errenteria@gmail.com